BIZITEGIk 1980an ekin zion bere jardunari, Bilboko Otxarkoaga auzoan, komunitate-lana oinarri zuela. Geroago, 1988an, irabazi-asmorik gabeko elkarte bihurtu zen, eta 1997an Balio Publikoko Entitatea zelako aitorpena jaso zuen.

Gizarte-bazterkeria pairatzen duten pertsonen alde lan egiten duen elkarte bat gara. Horretarako:
  • Pertsonei lagundu egiten diegu beren bizi-prozesuetan, haien bizi-baldintzak hobetze aldera.
  • Sentsibilizazio-ekintzak egiten ditugu, gizartea eraldatzeko eta gizarte bidezkoago baten alde salatzeko.

Gizarte-bazterkeria pairatzen duten pertsonen eta gainerako gizartearen artean dagoen tartea murriztu nahi dugu:

  • Haien bizi-kalitatea hobetu ahal izateko baldintzak sortuz.
  • Bizi garen ingurune komunitarioetan harremanak sortuz, parte-hartzea sustatze aldera.
  • Herritarrek gizarte-bazterkeriari buruz eta hori eragiten duten zioei buruz duten ikuspegia hobetzeko ahaleginekin bat eginez.
  • Berotasunean eta maitasunean oinarritutako harremanak sortzea, pertsona bakoitzaren duintasuna errespetatzea errazteko.
  • Pertsonen arteko topaketa sustatzea, pertsona horiek guztiek bizikidetzako hainbat espaziotan parte hartzea ahalbidetzeko.
  • Proiektu partekatu batean laguntzea, proiektu horrekiko inplikazio arduratsuaz.