BIDE 22: Plan estrategikoa. Ardatzak, helburuak eta jarduera-ildoak

 

1. ARDATZA.- Komunitatearen parte-hartzea, lantzen ditugun gizarteratze-aukeren eta gizarte-eraldaketaren ardatz egituratzaile gisa.

2. ARDATZA.- Genero-berdintasuna gehitzea, gure jarduera-esparru guztiak zeharkatzen dituen desparekotasun-arrakalari aurre egiteko zehar-lerro gisa.

HE1.- Arreta integral baten aldeko apustua egitea, kontuan hartuta guk artatutako pertsonen duintasuna izango dela horren ardatza, Akonpainamenduko Dekalogoko irizpideen arabera.

IE 1.1.- Gizarteratzeko bide berriak irekitzea, pertsona bakoitzaren balioetan eta hautuetan oinarritutako helburuetan finkatuta.

IE 1.2.- Kultura eta tresnak sortzea pertsonen parte-hartzea areagotzeko, bai erakundean eta bai komunitatean eta gizartean.

IE 1.3.- Zerbitzu bakoitzaren egitura, antolamendua eta prestazioak eredura egokitzea.

IE 1.4.- Proiektu berritzaileak finkatzea: Aurkigune, Borobiltzen, Tutoretzapeko etxebizitzak.

HE2.- Gure lanaren eragin soziala areagotzea, hurbileko gizartea giza garapen eta gizarte-garapen handiago baterantz eraldatuz joateko.

IE 2.1.- Herritar eraldatzaileak sustatzea, eta sentsibilizazio-guneak eta bizitza-esperientziak irekitzea.

IE 2.2.- Salaketa-lanean sakontzea: horretarako, diskurtsoa sortzea, edukiak zabaltzea eta gizartearen parte-hartzea sustatzea.

IE 2.3.- Auzoetan lan egitea auzoetako kohesioa sustatzeko, gure harremanak eta parte hartzeko espazioak areagotuz.

IE 2.4.- Sareetan dugun presentzia bultzatzea gizarte zibila indartzeko, eta hala, guztion ongirako izango diren espazioak sortzen laguntzeko.

IE 2.5.- Ingurumena kontserbatzearen eta zaintzearen aldeko ohitura eta jarrera onak bultzatuko dituen kultura bat garatzea.

HE3.- Proiektu konprometitu gisa garatzea geure burua, proiektua osatzen duten pertsonen ekarpenetatik, bakoitzak bere arloan.

IE 3.1.- Kode eta konpromiso etiko bat definitzea, profesionalen ekarpena BIZITEGIren balioekin eta nortasunarekin lotuta.

IE 3.2.- Pertsonen garapena eta balioespena, lan-ingurune osasuntsuak sortuz.

IE 3.3.- Proiektuaren euskarri diren gizarte-oinarria eta antolakuntza-egiturak indartzea.

IE 3.4.- Euskararen presentzia eta erabilera sustatzea, lanerako eta zerbitzua emateko hizkuntza gisa.

HE4.- Baliabide finantzario, material eta antolakuntzakoak modu jasangarri eta arduratsuan kudeatzea.

IE 4.1.- Ekonomia-jasangarritasuna bermatzea, gure zerbitzuek eta hobekuntza-proiektu berriek funtzionamendu egonkorra izan dezaten.

IE 4.2.- Azpiegitura materialak, teknologikoak eta zerbitzu orokorretakoak berritzea.

IE 4.3.- Kudeaketa aurreratua eta berritzailea egitea, etengabe hobetuz, ikertuz, esperientziak alderatuz eta sormena landuz.