BIZITEGIk 1980an ekin zion bere jardunari, Bilboko Otxarkoaga auzoan, komunitate-lana oinarri zuela. Geroago, 1988an, irabazi-asmorik gabeko elkarte bihurtu zen, eta 1997an Balio Publikoko Entitatea zelako aitorpena jaso zuen.

Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen alde lan egiten duen elkartea gara.

  • Pertsonei bizi-prozesuetan laguntzen diegu, ondo bizi daitezen.
  • Sentsibilizazio- eta salaketa-ekintzak sustatzen ditugu, gizartea bidezkoagoa eta berdinzaleagoa izan dadin.

Bazterketa-egoerak bizi dituzten pertsonen eta gizartearen gainerakoen arteko distantzia ezabatu nahi dugu:

  • Bizi-kalitatea hobetzeko baldintzak sortuz.
  • Elkarrekin bizi garen ingurune komunitarioetan harremanak sortuz, parte-hartzea
  • Beste pertsona eta erakunde batzuen ahaleginekin bat eginez bazterketa gainditzeko konpromiso kolektiboan.
  • Enpatia eta lagun egitea. Berotasunak eta afektuak markatutako harremanak sortzea, pertsona bakoitzaren duintasunarekiko errespetua bultzatzeko.
  • Komunitatea. Pertsonak elkartzea sustatzea, bizikidetza-guneetan guztiek parte har dezaten.
  • Lankidetza. Beste erakunde batzuekin partekatutako proiektuetan laguntzea, modu arduratsuan inplikatuz.
  • Pluraltasuna eta aniztasuna. Genero-ikuspegitik zeharka lan egitea, pertsonen identitateen aniztasuna kontuan hartuta.