ATERA ETXETIK ZURE ESPIRITU KRITIKOA: ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO, GIZA ESKUBIDEAK

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Alboan, Aletu, Amnesty International, Bizitegi, Fekoor, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa eta Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeek honako jardunaldi hau antolatu dute: “ATERA ETXETIK ZURE ESPIRITU KRITIKOA: ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO, GIZA ESKUBIDEAK”. Abenduaren 10ean izango da, 18:30etan, eta oso-osorik jarraitu ahalko da streaming bidez

Bizitegik, bere 40. urteurrenean, Homeless Film Festivalaren bosgarren edizioa antolatu du, azaroaren 18an eta 19an Bilbon egingo dena

Homeless Film Festivalaren bosgarren edizioa azaroaren 18an eta 19an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan. Jaialdia beste urte batez Bizitegik antolatua dago, eta aurten COVID-19 pandemiaren eraginez ezarritako mugen eraginpean garatuko da, bertaratzea mugatua izango delarik. Oharra: goizetako ekintzak eskola eta erakundeetara bideratuta egongo dira eta soilik streaming bidez jarraitu ahal izango dira