Bizitegik, bere 40. urteurrenean, Homeless Film Festivalaren bosgarren edizioa antolatu du, azaroaren 18an eta 19an Bilbon egingo dena

Homeless Film Festivalaren bosgarren edizioa azaroaren 18an eta 19an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan. Jaialdia beste urte batez Bizitegik antolatua dago, eta aurten COVID-19 pandemiaren eraginez ezarritako mugen eraginpean garatuko da, bertaratzea mugatua izango delarik. Oharra: goizetako ekintzak eskola eta erakundeetara bideratuta egongo dira eta soilik streaming bidez jarraitu ahal izango dira