Gizartean aldaketa lortzeko lan egiten dugu, inor baztertuta ez dagoen gizarte baten alde, eta, horretarako, sentsibilizazio- eta salaketa-jarduerak egiten ditugu, gizarte bidezkoago baten aldeko kontzientzia sortzeko.
Gure erronketako bat da gizartean kontzientzia sortzea eta gizartetik baztertuta dauden pertsonen egoera larria ikusaraztea: gizartean eta gizartearen alde lan egitea, gure auzokide ikusezin horien errealitatea ezagutarazteko.
Era berean, kaletik bertatik eta beste erakunde batzuekin batera, gizarte-bazterkerian dauden pertsonen eskubideen urraketa salatu nahi dugu.