Bizitegik Bizkaian gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzen die. Bilboko kaleetan bizi diren etxerik gabekoei laguntzen diegu, bai eta drogazaleei eta/edo buruko gaixotasunen bat dutenei ere.

Gure laguntza-ereduaren helburua da gizarteratzeko prozesuetan laguntzea, pertsonek ahalik eta autonomiarik handiena eta bizi-kalitaterik onena izan dezaten.

Hainbat arreta mailatako zerbitzuak dauzkagu: intentsitate handiko arretaren bidez pertsonaren dimentsio guztietan edo ia-ia guztietan esku hartzen dugu; intentsitate ertaineko zerbitzuen bidez, berriz, kontaktuak bezeroekin oso noizbehinka izan daitezke.

Gure zerbitzuen sarearen bidez banakako prestazioak edo taldekoak eskaintzen ditugu, betiere helburu horri begira badaude.

EGUNEKO ZENTROAK

136 plaza; 226 pertsonari laguntza

(40E, 186G)

Normalizazioa eta birgizarteratzea helburu hartuta, espazioak eta jarduerak eskaintzen ditugu, erabiltzaileen beharrei erantzuteko eta bertakotasun- eta afektibitate-loturak sortzeko.

  • Onartu (15 plaza). Oinarrizko higiene-beharrak betetzeko modua ematen du, hala nola kafea, beroa eta gizarteratze-prozesuak hasteko aukera.
  • Rekalde (25 plaza). Aldatzeko nahia adierazi duten pertsonak gizarteratzeko bideak samurtzea eta horietan lagun egitea eta orientatzea da zentroaren xedea.
  • Uribarri (20 plaza). Aldatzeari euste-fasean dauden eta beren prozesuaren egonkortasuna landu nahi duten pertsonekin lan egiten du.
  • 105 (8 plaza). Prestazioak eta zerbitzuak ematen dizkie autonomia-maila desberdina duten hainbat erabiltzaileri, eta 24 orduz eskaintzen ditu laguntza eta estaldura programa osoan.
  • Birgaitzeko (14 plaza). Narriadura psikiko eta fisiko handiena duten programako pertsonentzat da, eta narriadura hori murrizten ahalegintzen da, errehabilitazio kognitiboaren, talde-lanaren eta ahalmenen sustapenaren bidez, bizi-kalitate handiagoa izan dezaten.
  • Irumineta (30 plaza). Ohiturak eta trebetasunak lortzeko, haietan gaitzeko eta haiei eusteko aukera ematen du, okupazio, prestakuntza, etxe eta harreman-esparruko jardueren bidez.
  • Zizeruene (24 plaza). Ohiturak eta trebetasunak lortzea, haietan gaitzea eta haiei eustea lantzen du, okupazio, prestakuntza eta harreman-esparruko jardueren eta laneratzea helburu dutenen bidez.

BIZILEKUA

71 plaza; 80 pertsonari laguntza

(21E, 59G)

Bizileku duinak eta inguru egoki bat bermatzeko behar diren zerbitzuak eskaintzen di­tugu, bizikidetza eta bizi-kalitate ezin hobea sustatzeko.

  • Pisu-sarea (Intentsitate ertaineko 42 plaza). Laguntza ematen die pertsonei, gizarte-trebetasunak, higiene-ohiturak eta bizitza osasungarria lortu, garatu eta, horrenbestez, autonomia-maila handiagoa eta bizitza duina izan ditzaten.
  • Iruminetxe egoitza txikia (Intentsitate handiko 7 plaza).Etengabe laguntza behar duten autonomia-maila apaleko pertsonez arduratzen da.
  • Mina del Morro (6 plaza). Intentsitate ertaineko arretako bizitegi-zerbitzuak dira.
  • Peñaskal (6 plaza). Intentsitate ertaineko arretako bizitegi-zerbitzuak dira.
  • Etxerik gabekoak (10 plaza). Bizileku zerbitzua etxerik gabekoentzat.

KOMUNITATEAN ETA GIZARTEAN ESKU-HARTZEA

Bilbon kale gorrian bizi diren pertsonei laguntzen diegu.

*Udal-zerbitzua. Bilboko udala.

  • Kalean esku-hartzeko taldea: 357 pertsonari laguntza. (59E, 298G)
  • Hezkuntza-laguntzarako taldea (Elejabarriko Udal Aterpetxea): 1112 pertsonari laguntza

ATERPEA

83 plaza; 494 pertsonari laguntza

(29E, 465G)

Oinarrizko beharrizanak asetzeko, higie­nea bermatzeko eta kalteak arintzeko; bai eta etxerik gabekoen kolektiboaren bizi-kalitatea hobetzeko ere.

* Uribitarteko gaueko harrerarako udal zerbitzua: (83 plaza): Aldi baterako ostatua eskaintzen die bazterkeria-egoera larrian daudenei.

*Udal zerbitzua

BIZITZA INDEPENDENTEA IZATEN LAGUNTZEA

12 plaza; 8 pertsonari laguntza

(2E, 6G)

Bizitza independentea izaten laguntzea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Pertsonei bizitza independentea eta komunitatean integratua izaten laguntzen zaie, berezko baliabideak(pertsonalak, ekonomikoak eta materialak) nahiz komunitatearenak erabilita.

  • Ireki (12 plaza).