Acompañamiento-social

Gure laguntza-ereduaren helburua da gizarteratzeko prozesuak erraztea, pertsonek ahalik eta autonomia mailarik handiena eta bizi-kalitaterik onena izan dezaten.

Pertsona bakoitzari eskaintzen diogunak haren ezaugarriei eta bizitzako momentuari egokituta egon behar du, eta banakako plan orokor batek gidatuta egongo da, pertsona bakoitzari laguntza osoa emateko. Plan hori bizi-esparru hauetan oinarritzen da, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Bazterkeriaren Baloraziorako eta Diagnostikorako Tresna Tekniko Komunarekin bat:

Ekonomia, lana eta egoitza:

  • Diru-sarreren erabilgarritasuna, egonkortasuna eta zenbatekoa. Ostatu eta etxebizitza, ondasun eta oinarrizko nahiz ez oinarrizko zerbitzuen gastuak
  • Pertsonaren lan-baldintzak eta okupaziokoak.
  • Eskubideak eta jaso ditzaketen gizarte-prestazioak.

Bizikidetza:

  • Pertsona horren egoera, ostatuari dagokionez.
  • Haren inguruko pertsonengandik eta taldeetatik jaso ditzakeen afektuzko loturak, harremanak eta laguntza.
  • Ohiturak ezartzea oinarrizko beharrizanak estaltzeko.

Pertsonala:

  • Gaitasun sozialak, kognitiboak eta instrumentalak.
  • Prestakuntza, informazio eta gaikuntza maila.
  • Bizi izatearen dinamikari bultzada ematen dion energia maila.
  • Errealitatearen esanahia, aldaketarako motibazioa eta babes sozialeko sistemen erabilera.

Osasuna, sozio-sanitarioa:

  • Pertsonaren osasun-egoera (fisikoa, burukoa eta toxikoen kontsumoa) eta egoera hori hobetu edo bideratzeko jardueren egoera: osasun-arreta eta tratamendua.
  • Pertsonaren desgaitasun edo mendekotasun maila eta hortik eratortzen diren eskubideak aintzatestea.

Soziala:

  • Pertsona bere komunitatearen bizimodura egokitu eta integratzea.
  • Gizarte-harremanetarako eta bizitza sozialerako gizakiok daukagun beharraren asebetetze maila, gizarte-harremanen eta bizitza sozialaren garapenari lotutako jardueren bitartez.

Gure zerbitzuen sarearen bidez, gure iritziz helburu horri laguntzen dioten prestazioak (banakakoak eta taldekoak) eskaintzen ditugu. Jarduera horiek tipologiaren arabera antolatzen ditugu:

  • Eskubideak eta betebeharrak: Gizarte-eskubideei buruzko orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dute; horrez gain, eskubide horiek sustatu eta errazten dute, bai eta eskubideak eskuratu ere.
  • Lan egin aurrekoak: Lan egiten hasi aurreko ohiturak finkatzea errazten dute (garaiz iristea, irmotasuna, ikasteko interesa, motibazioa, tresnen erabilera, erantzukizuna…), lanpostu bat lortu eta mantentzen laguntzen dutenak.
  • Prestakuntza eta/edo lan-orientazioa: Lan-merkatuari aurre egiteko beharrezko tresnak eskaintzeko orientazioa eta laguntza.
  • Erreferentzia: Banakako laguntza, pertsonaren dimentsio guztietan aurrerapenak bilatu eta gero mantentzeko, betiere bizi-kalitatea hobetuz.
  • Lotura: Arretarako zerbitzuen harrera eta haietako partaide eta kide izatearen sentipena sustatzen dute; horrela, zerbitzu horiekiko lotura ere errazten da.
  • Asambladak: Erabiltzaile guztiek adierazteko espazio bat da, non pertsona bakoitzaren prozesu pertsonalak beste kideen ekarpenekin aberasten diren.
  • Jolas- eta aisialdi-jarduerak: Aisialdi osasungarrirako esperientziak eskaintzen dituzte, eta jarduera horietaz gozatzeko autonomia sustatzen da.
  • Teknikak eta tresnak: Erabiltzaileak aktibatzeko erabiltzen dira, eskuz egiten diren jardueretan parte hartuz; horrela, ohiturak bereganatu eta trebetasunak lantzen dira.
  • Prestakuntzako jarduerak: Pertsonaren gaitasun eta trebetasunen garapena sustatzen dute, ikaskuntza teoriko eta praktikoko jardueren bitartez.
  • Gaitasun sozialak, kognitiboak eta instrumentalak: Pertsonaren gaitasun eta trebetasunen garapena sustatzen dute, taldean egiten diren zeregin aberasgarri eta esker onekoetan parte hartuz.
  • Osasuna: Osasun eta ongizate fisikoa nahiz mentala zaintzeko jarduerak
  • Sentsibilizazioa/Salaketa: Lan egiten dugun inguruneetan gizarte-eraldaketari laguntzen diote, komunitatean elkarte gisa gure presentzia bultzatuz eta sendotuz, bai eta helburuak, ikuspegia eta balioak ere.
  • Komunitate-lana: Komunitatean gure presentzia aktiboa bultzatu eta sendotzen dute. Hainbat mailatan hartu daiteke parte komunitatean; esaterako: komunitatearen baliabideen erabiltzea izan daiteke modu bat eta inguruko pertsona edo kolektiboei zerbitzuak ematea beste bat.