catalogo2

Bizitegiren zerbitzuen artean eguneko zentroak daude. Zentro horietan ohiturak eta trebetasunak eskuratu, landu eta mantentzeko lan egiten da, eta horretarako, hainbat jarduera egiten dira erabiltzaileekin; esaterako, okupaziokoak, lan egin aurreko jarduerak, prestakuntzakoak eta harremanetakoak.

Urte hauetan, jarduera horien bitartez, larruzko eta kartoizko artisautzako produktuetan espezializatu gara.
Gainera, Bizidenda saltokia daukagu Otxarkoagan (Zizeruene kalea, 12, 2. solairua. Bilbo). Leku horretan hainbat funtzio betetzen dira: hezkuntzakoa, gizarteratzeko prozesuan dauden erabiltzaileak arduratzen baitira dendaz, boluntarioen laguntzarekin; merkataritzakoa, bigarren eskuko arropa eta eguneko zentroetan egindako artisautzako produktuak merke saltzen direlako; komunitatekoa, egiten den lanaren balioa nabarmendu nahi dugulako, bai arropa birziklatu eta berreskuratzean, bai artisautzako produktuak egitean.

Jarraian, gaur egun gure zentroetan egiten diren produktuen katalogoak aurkezten dizkizuegu:

Papergintza

Gure produktu guztiak artisautzakoak dira eta kartoiz, paper dekoratuz eta oihalez eginda daude.

  • Kutxa dekoratuak
  • Paper-denda

Opari pertsonalizatuak egiten ditugu enpresa nahiz partikularrentzat.

Katalogoa PDF-an kontsultatu

Maskotentzako produktuak

Gure produktu guztiak 3 eta 4 mm-ko lodierako behi-larruz eta tindu naturalekin egindakoak dira.

Maskoten uhal eta heldulekuetarako erabiltzen dugun nylonezko soka 14 mm-koa da, urdina, beltza edo gorria.

Kalitate oneko errematxeak, belarriak, zirgiloak eta mosketoiak, latoi indartuzkoak. Opari pertsonalizatuak egiten ditugu enpresa nahiz partikularrentzat.

Katalogoa PDF-an kontsultatu

Osagarriak

Gure produktu guztia k3 eta 4 mm-ko lodierako behi-larruz eta tindu naturalarekin egindakoak dira.

Maskoten uhal eta heldulekuetarako erabiltzen dugun nylonezko kordinoa14 mm-koa da, urdina, beltza edo gorria.

Kalitate oneko errematxeak, belarriak, zirgiloak eta mosketoiak, latoi indartuzkoak. Opari pertsonalizatuak egiten ditugu enpresa nahiz partikularrentzat.

Katalogoa PDF-an kontsultatu

Egin zure eskaera telefonoz edo posta elektronikoaren bidez

  • Papergintza: 94 446 09 11
  • Maskotentzako produktuak eta osagarriak: 94 411 29 20

Helbide elektronikoa:bizitegi@bizitegi.org