Jardunaldia, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan “Nola kudeatzen dugu Berrikuntza? Tailer praktikoa”

Hirugarren Sektoreko Adierazleen Foroa osatzen dugunok, hots, Bizitegik, FEKOORek, Gorabidek, EDE Fundazioak, Etorkintzak eta Down Sindromearen Fundazioak, berrikuntzari buruzko jardunaldi bat antolatu dugu. 3 lan-mahai antolatu ditugu, eta gai hauei buruz hausnartu dugu: Norentzat egiten ditugu berrikuntzak? Nork egiten ditu berrikuntzak gizarte-elkarteetan? nola txerta dezaket berrikuntza soziala nire erakundearen eguneroko ekintzetan? Interesgarria izan da, bertaratuek…

Kudeaketa aurreratuarekin dugun konpromisoa aitortu dute

Bizitegi proiektua osatzen dugunon lanari esker, EUSKALITek berriz aitortu du Bikaintasunarekin / Kudeaketa aurreratuarekin dugun konpromisoa. Konpromiso horren adierazgarri dira azken urteotan gure kudeaketa berritzeko eta hobetzeko eta, horrela, erabiltzaileen, profesionalen eta gainerako interes-taldeen asebetetzea hobetzeko egin ditugun ekintzak. Zorionak

kontzertu Solidario bat Bizitegiren alde

Datorren larunbatean, azaroak 29, 20:15etan, lehenbiziko “Fair Saturday” (Bidezko larunbata) dela eta, Ugaoko Abesbatzak eta Basauriko Zirzira Ahots Taldeak kontzertu bat eskainiko dute Indautxuko Karmen Parrokian, Bizitegiren alde. Bertan bildutako dirua ONARTU Proiekturako izango da, Bizitegik etxegabeentzat daukan eguneko zentrorako, hamar urte baino gehiago baitarama bazterketa larria jasaten duten pertsonen alde lanean. “BIZITEGI aitzindaria izan…

Ibilbideari emandako Bihotza saria

Ibilbideari emandako BIHOTZA SARIA jaso du BIZITEGIk. 30 urte baino gehiago daramagulako Bilbon eta Bizkaian baztertuta daudenen alde lanean. Aitzindariak garelako Bilbon etxerik ez dutenen aldeko lanean, kale-hezitzaileen lehenbiziko taldearen bidez eta gaueko aterpetxeen bidez. Prentsak Bihotza Sariak eman ohi dizkie bihotza erakusten duten erakunde, enpresa eta profesionalei. Bizitegi osatzen dugun guztion lanari egindako aitorpena…

Jardunaldia “Berrikuntza soziala. Komunitatearen parte hartzea”

Eskerrik asko jardunaldian parte hartzeagatik. Poz handiz ari gara sortzen guneak, kudeaketa aurreratuari buruz eta, kasu honetan, berrikuntza sozialari eta komunitatearen parte-hartzeari buruz hausnartzeko eta iritziak plazaratzeko. Hausnarketa horretan, 38 erakundetako 68 pertsonak hartu zenuten parte. 10etik 8,25 puntu eman dizkiozue jardunaldiari. Eskerrik asko!   Un BIEN ESTAR colectivo, posible y deseable sin exclusiones. Alfonso Dubois. Profesor colaborador de…