Aurten, Plan Estrategikoa lantzerakoan, gure buruari galdetu diogu zenbateraino ezarri dugun gure jardunean emakumeen egoera aintzat hartuko duen ikuspegia.Eta onartu behar dugu tarte handi samarra dagoela esaten dugunaren eta egiaz praktikara eramaten dugunaren artean.Ez da nahikoa desoreka eta desberdintasunaren aurka gaudela esatea.Eginkizun horretan, behar da zerbait gehiago, ez da aski emakumeen egoera hobetzeko ekimenak eta haien aldeko zenbait jardun martxan jartzea.

Bizi garen gizarte honetan, mendeak dira gizonezkoen hegemonia indarrean dagoela; botere-harreman menderatzaileetan eta gizonezkoen irudi eta neurrira eginiko kulturan nabarmentzen da hegemonia hori.Horrenbestez, hasteko eta behin, ezinbestekoa da gizonen eta emakumeen arteko funtsezko desoreka hori egun ere indarrean dagoela onartzea.Onartzea, finean, mendez mende gizarte eta kultura aldetikemakumeei esleitu izan zaizkien eginkizun, espazio eta gaitasunen eraginez, desabantaila-egoera argian daudela beren eskubideak gauzatzeko.Eta, neurri batean, ikuspegi hori oso txertatua dugula gaur egun, horrela bizi izan dugulako eta horrela hezi gaituztelako.Pertsona gisa geure buruaren analisia egin behar dugu, eta aztertu gure jarrera eta jokabideek zenbateraino jarraitzen dioten ikuspegi maskulinoari.

Emakumeek gaitasun gehiago eskuratzeko aukera berak ez izatea ez da kasualitatea; aitzitik, botere-egitura jakin batzuen ondorioa da, egitura horiei esker, pertsona batzuek, gizonezkoek, aukera baitute beren gaitasunak bideratzeko, eta beste batzuek, emakumeek alegia, aldiz, ez dute horrelako aukerarik.Emakumeen ahalduntzea ezin da gaitasunen garapena sustatzeko prozesu indibidualtzat hartu, auzitan jarri gabe testuinguru sozial eta politikoetan indarrean den egiturazko bidegabekeria.Aitzitik, eraldaketa sozial feminista xede duen proiektu baten barnean ulertu behar da ahalduntzea; norbanakoen aldaketak eta ekintza kolektiboa uztartzea da egitasmo eraldatzaile horren helburua, modu horretara eraldatze sozial eta politikoko proiektuak izango dituzten gizarteak eraikitzeko.

Hori dela eta, feminismoarentzat funtsezkoa da planteamendu kolektiboa, eta horretarako, beharrezkoa da demokratizazio berri bat, orain arte ordezkaritzarik izan ez duten ahotsak jasotzeko eta hautaketa sozialeko prozesuetan emakumeek sarbidea izateko, era horretara erakunde berri batzuk osa daitezen.Uko egiten zaio lehendik balio eta interes patriarkalen arabera finkatuta dauden espazioetan “integratuak izateko” helburuari.Ez da jarrera pasibo edo mugatu bat, emakumeek pertzepzio okerrak dituztela dioena; aitzitik, emakumeei iritzia ematea eta beren interesen arabera jokatzea galarazten dien mugak eta kanpoko baldintzak identifikatzea da xedea.

Plan Estrategiko berriak indartu egin nahi du ikuspegi feministaren presentzia gure proiektuan.Horretarako, genero-berdintasuna ezartzen du zeharkako ardatz, gure jardun osoan eragina izan dezan.Aintzat hartu behar dugu Bizitegin ez garela hutsetik abiatzen; izan ere, gure esku-hartzeari buruzko datuak emakume eta gizonen arabera bereizten ditugu, eta datu horietan oinarrituta zehazten dugu zer-non daukagun hobetu beharra.Alabaina, galdera ere egin diogu gure buruari: zenbateraino jasotzen genuen datu horien bidez emakumeek jasaten duten indarkeria-egoera konplexuaren berri?Indarkeria horrek hainbat adierazpide ditu, indarkeria fisiko hutsaz harago, eta ez da beti aintzat hartzen bistaratzen.Zer neurritaraino onartzen dira, oharkabean edo modu inkontzientean, menderakuntzazko zenbait harreman, zenbait rol mugatzaile eta abar?
Duela pare bat urte, Bizitegik prozesu bat abiarazi zuen bizitegi-bazterketari ikuspegi feministatik erantzun osoa eta espezifikoa emateko, egiaztatu ondoren gaur egungo baliabideak gizonezkoen egoerari arreta ematera daudela bideratuta, eta emakumeei emandako erantzuna ez dela batere egokia eta gabeziak daudela.Prozesu hartan agerian geratu zen gaur egungo ostatu-zerbitzuak oso leku maskulinizatuak direla eta oso bortxazko giroa izaten dela haietan egoera zaurgarrian dauden emakumeentzat.Beharrezkoa da soilik emakumeentzako gune seguruak sortzea, zaintza ardatz harturik, herstura eta ziurgabetasun mailak murrizteko, eta, modu horretara emakumeen autoestimua eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Prozesu hartan, oso garrantzitsua izan zen Deustuko Unibertsitateko irakasleen lankidetza: hainbat adituk ikerketa bat egin zuten, eta lan horrek agerian utzi zuen zer-nolako gabeziak dauden emakumeei emaniko tratamenduan eta zein larria den beraientzat etxerik gabeko egoera.Azterlan horren ondorioetan eta Bizitegi elkarteko etxerik gabeko esku-hartze unitatearekin eginiko lanean oinarrituta sortu da Borobiltzen proiektua. Emakumeek gidaturiko ekimen horrek espazio ez-mistoak sortzeko beharra azpimarratzen du eta horren alde egiten du lan. Gune horietan esku hartzeko eredu berritzailea sustatu nahi du proiektuak, bazterketa-egoera jasaten duten emakumeei aukera berritzaileak eta gaur-gaurkoak eskaintzekoBorobiltzen proiektuaren asmoa da emakumeei beren prozesuetan laguntzea, errespetuz eta hurbiltasunez, haien identifikazio kolektiboa indartuz, lokarri egonkor eta seguruagoak sortuz, beste emakume batzuen laguntzarekin.Garrantzitsua da azpimarratzea proiektua emakumeen parte-hartzearekin diseinatu dela hasiera-hasieratik, emakumeek beren desirak eta beharrizanak adierazi dituztela, eta horietan oinarrituta doala eraikitzen egunez egun esku-hartze soziala.Soil-soilik emakumeen eta emakumeentzako espazioak sortzeko apustua da, horietan subjektu aktibo eta protagonista izan daitezen.

Gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna lortzeko konpromisoan urrats bat da ekimen hau.Urrats hori emanda, uste dugu sor daitezkeela aldaketak gizarte bidezkoago bat eraikitzeko bidean, aukera-berdintasuna egiazkoa izan dadin.Formula berritzaileak berriz pentsatzeko garaia da, horien bidez baliabideak jasotzea ziurtatzeko eta giza duintasuna bermatzeko; eta horretarako, sozialki oinarri-oinarrizkoak eta funtsezkoak iruditzen zaizkigun zenbait eskubide bideratu behar dira: ostatua, higienea, elikadura eta elkarren arteko lotura, besteak beste.Hortik abiatuta, berriz pentsatu behar ditugu gure formulak eta gure esku hartzeko ereduak.Eta horretarako, jarrera eta balio pertsonalak aldatu behar dira, eta garai bateko ideiak bertan behera utzi. Bizitegin aldaketa horretan sakondu nahi dugu, aintzat hartuta prozesu geldoa dela, arnas luzekoa, eta jakitun izanda bide horretan ikasi eta arriskatu egin behar dugula.Baina uste dugu merezi duela ahalegintzeak, eta gure ardura dela egitea.

Bizitegiko Zuzandaritza Batzordea

About the author
Leave Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

clear formSubmit